Beteranoen Euskadiko Txapelketa
 
Kepa Rey, euripean 400 metroko lasterketako azken txanpan.

Zazpi domina Ardoirentzat EuskalHerriko Beteranoen Txapelketan

    Euria barra-barra eman zuen Durangok ongietorria bertara hurbildu ziren berrehun baino atleta beterano gehiagori eta horien artean Ardoiko sei ordezkari izan genituen, urtero interesa handiago sortzen ari den txapelketan parte hartzen.

    Euriak goiz osoan zehar ez zen eten eta oztopo handia izan zuten atletek marka onak egiteko, baina hala ere, norgehiagoka ederrak ikusi ahal izan genituen, zalantzarik gabe.

    Ardoikoek oso txapelketa ona egin zuten, izan ere zazpi domina eskuratu baitzuten: Bi urre  (Alfonso Rey:800 eta 1500), hiru zilar (Jesús Sarriguren: 1500 eta Kepa Rey: 400 eta 800 ) eta bi brontze (Jesús Sarriguren: Txabalina  eta Martín Orradre: 5000 m.). Gainera, bai Peio Ezpeletak bai Iñaki Bakedanok ere lasterketa ederrak osatu zituzten, Peio 1500 eta 400 metrokoan eta Iñaki 5000 metrotan.

Zorionak guztioi.

 
  2007 Maiatzaren 2    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña