VII Sakanako Herri Lasterketa
 

VII Sakanako Herri Lasterketa

Igande honetan, Irañeta eta Arbizu herrien artean, Sakanako Krossaren edizio berri bat korritu da. Eguna oso hotz atera zen (3 eta 4 grado zero azpitik), baina haizerik ez egoteagatik edo, ez zuen horrenbesterako ematen goizean zehar eta espero baino atseginago ibili da jendea. 

Ohi den bezala, giroa ezinhobea, nahiz eta, agian, aurreko urteetan baino partehartze urriago izan den, batik bat umeen lasterketetan.

Eguerdiko 12etan eta, Dantzaleku Taldeko atletek, bere uniforme berriarekin argazkiak ateratzen ari ziren bitartean, gurpil-aulkietako lasterkariei irteera eman zitzaien eta, minutu gutxi batzuren buruan, gainerako guztiei. Gizonezkoen lasterketan Antonio Etxeberria eta Jaouad Boualamek hartu zuten burua eta baita distantzia ere markatu zuten talde nagusiarekin, baina Raúl Amatriain, pixkana pixkana harrapatzea lortu zuen eta baita Jaouad atzean utzi ere. Raúl, Arbizuko helmugara iristen(http://www.dantzalekusakana.com/ orritik hartutako argazkia)Bi mila metro falta zirenean, eraso gogorra eman zion Antoniori eta bakar bakarrik iritsi zen Arbizuko helmugara. 

Emakumezkoen lasterketa Maitane Melerok kontrolatu zuen goitik behera eta distantzia handia atera zion Maitane Txuekari, bigarrena helmugan.

Beste ardoitar guztiei dagokienez, beterano gutxi batzuk ausartu ziren Sakanako lasterketa honetan, Oskar Primo, sailkapen orokorreko lehenengoen artean geratu zela eta, atzetik, Raul Lafuente, Patxi Garces eta nafar atletismoko promesa berria, Natxo Valencia, Peio Ezpeleta eta Kepa Reyk ixten zutela Ardoiko zerrenda.

 
  2007 Azaroaren 18    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña