Asteburuko lasterketak
Eguberrietako ataria den asteburu honetan ere, aukera anitz ditugu korrika egiteko. Larunbat arratsaldez Lau jatorri deituren Lasterketa jokatzen da Mendavian eta igandean, San Adrianen 4500 metroren gainean, Eguberriko Lasterketa.
Baina, horretaz gain, gure prestakuntza pistan ere estreinatzeko ere aukera dugu. Bai Zaragoza, bai Donostia, bai Gasteizen ere, pista estaliko probak izango ditugu. Gainera, Larrabiden, hau larunbat goizean, gazteenentzako Kirol Jokuen jardunaldi berri bat jokatuko da.
Guzti honen berri gure egutegian kontsultatu dezakezu.