Javier Sanz lehenengoa rankinean
 
Javi Sanzen hasiera izugarria izan da

Javier Sanz lehenengoa rankinean

       Pasa den hilaren 4an, ostirala, Anoetako belodromoan, parte hartze libreko probak jokatu ziren. Hantxe, atleta nafar anitzekin batera, gure Javier Sanz 200 metroko proban izan genuen, eta oso hasiera ona eman zion denboraldiari, 22"02ko puntako denbora lortu baitzuen, honekin Espainiako rankin abosutuaren buruan kokatu dela. Bere marka askoz ere hobea da , baina lortu duena oso ona da hasteko.

     Hauexek jardunaldiaren emaitzak:

 Atleta nafarrak               Emaitza guztiak 

     Eta larunbatean, Larragan Erregeen Krosa korritu zen, hasieran Roberto Ezpeletaren omenez minutubeteko ixilune hunkigarria burutu zela. Emaitzei dagokionez Jaouad Boulame eta Raquel Llamas lehenengoak izan ziren eta ardoitar batzuk puntu gehiago lortu zituzten Challengerako, bertan, bai Arantxa Otxandorenak bai Eduardo Ustarrozek sendo dabiltzala bere mailetan. Bitartean, beteranoetan, Natxo Valencia eta  Iñaki Bakedano lehia estua daramate lehenengoa postua bereganatzeko. 

Larragako emaitzak                                                      Challengeko emaitzak

 
  2008 Urtarrilaren 7    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña