Nafarroako Kross Motzeko Txapelketa
 

Nafarroako Kross Motzeko Txapelketa

    Igandean maila goreneko kross goiza disfrutatu genuen Altsasun. Hotz handia egin zuen arren, lsaterketa ederrak ikusi ahal izan genituen, oso ibilbide erakargarri batean eta giro atletiko ezinhobean.

    Hasteko beteranoen Txapelketa jokatu zen eta bertan, nahiz eta irabazlea Fernando Garcia kantauriarra izan,  Alfonso Serrano izan zen txapelduna. Ardoiren aldetik, azkarrena Patxi Orofino izan zen eta taldeka, ardoitarrak hirugarren postuan geratu ziren.

     Bigarren lasterketa neskena izan zen. Bertan Estela Navascués tuterarra suertatu zen irabazle, hasieratik izugarrizko abiadura ezarri zuela; Nerea Abrego eta Ana Casares erritmoari eusten saiatu ziren, baina gehiegi izan zen hauentzat eta atzetik  Maitane Melerok menderatu zituen, txapela ederki lortu zuela. (Estela Sorian dago federatua).

    Gizonezkoenean ere kanpoko garaipena izan zen, Burgoseko Fco. Javier Abadena hain zuzen, bere kalitate handia erakutsi zuela. Atzetik, Jaouad Boulame, bigarren izan zen eta Gabriel Garín, hirugarrena, Nafarroako txapelduna. Antonio Etxeberria eta Raul Amatriainek podiuma osatu zuten. Raul erori egin zen aurreko taldean zebilela eta ezin izan zuen ondoren erritmoari eutsi. Nahiz eta ohi den bezala borroka gogorra eskaini, bukaeran ezin izan zuen. Taldeka Ribera Atl taldeak errez irabazi zuen eta 2., 3. eta 4. postuak ezin paraekatuago geratu ziren, bi punt hiruen artean. 

Emaitzak                                               Argazkiak

Gizonezkoen Kross Motzaren lehenengo metroak.

 
  2008 Otsailaren 7    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña