Krosseko asteburua
 

Uretara!Usansolo eta Tafalla

    Igandea eta astelehena (asteburu bitxia) izan dugu korrika egiteko.

   Igandean ardoitar dexente joan ziren Usansolora lasterketa eder bat sufritu/disfrutatzera. Zorua ikusgarria zen, dena lokatza eta putzuz beteta. Han, gure mutikoek (Iker Alonso hasita Peio Ezpeletaganaino) bere ilusioa zabalduz hango zelaian eta denetako emaitzak izan zirela, bere indarrak eskaini zituzten oso kross ederra egiteko.

    Emaitzak direla eta, azpimarratzeko Iker Alonso jubenilaren garaipena, Maitane Meleroren bigarren postua eta Marta Muñoz laugarren eta Ayrton Azcueren bostgarren postuak bere junior mailaren eskarmentuan.

Emaitzak (Usansolo)                                             Argazkiak (Usansolo)

    Eta astelehean, Tafallan Peñen krossaren hogeita hamargarren edizioa burutu zen. Nahiko gogorra izan zen aurtengoa, betiko aldapak ez ezik, aurten lokatzaren kontra ere borrokatu behar izan zela. Raul Amatriain hirugarren izan zen eta emakumezkoen artean, ardoitarrak podiumetik oso hurbil geratu ziren, laugarren, bostgarren eta seigarren plazak bete zituztela, hurrenez hurren, Izaskun Sanz, Silvia Ocaña eta Rosa Orofino.

    Oso lasterketa ona gainerakoena ere. Hauen artean, Oskar Primo zazpigarren absolutu eta hirugarren beteranoa. Edu Ustarrotz zortzigarrena izan genuen.

Emaitzak (Tafalla)

 
  2008 Abenduaren 10    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña