Euskadiko Pista Estaliko Kad-Jub-Jr-Bet Txapelketa
 

Anoetan jokatu zen larunbatean

   
    Atzo, larunbata, Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa jokatu zen Donostian, Kadete, Jubenil, Junior eta Beteranoentzat.  
    Ohi bezala, nahiz dominak irabazteko eskubiderik ez duten, haraino jo zuten klub nafar batzutako zenbait atletak, hauen artean bost ardoitar ausart.  
    Bi jubenilek izan zuten eskarmentua kategorian, Iker Alonso erregaitza, oso ausarta bere 800 eta 400eko probetan eta abiadura hutsean ausartu den Alberto Izcue, 7"58 ederra oparitu zigula 60 metrokoan. 
    Juniorren aldetik, bi izan genituen, biak 800 eta 400 metrotan, Ayrton Azkue garaile 800eko proban (2"01). Patxi Burillo 400 metrokoan lasterketa ona egin zuen, baita denbora ere, baina, tamalez, deskalifikatu zuten, izan zuen huts txiki batengatik.  
    Baita beterano bat ere izan genuen 800ean, Kepa Rey, baina nahiz eta lasterketa kaxkarra egin zuen bere berragerraldian, bere mailan bigarren postua lortu zuen.

Atleta nafarren emaitzak

 
  2009 Urtarrilaren 11    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña