Maitanek gutxieneko absolutua 1500en
 

    Larunbatean, Zaragozan, Aragoiko Pista Estaliko Promesa Txapelketa jokatu zen, aukera ona parte hartu eta markak lortzeko. Hara joan ziren Maitane eta Marta, lehenengoarentzat gutxieneko absolutua lortzeko asmotan. Eta baita lortu ere, erritmoa bikain neurtuz, Maitanek 4´41"78 marka egin zuen, nahikoa Sevillako Txapelketarako txartela lortzeko. Zorionak. 

    Bestalde, Donostian jokatu zen Espainiako Junior Txapelketan, Ayrton Azcuek ez zuen lortu bere lasterketarik onenetako egitea, sukarrak jota zegoela. Finalerdietan erori zen, beraz. Hurrengo batean izango da. 

 
  2009 Otsailaren 16    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña