Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa
 

Hiru domina Euskadiko Pista Estaliko Txapelketan

     Atzo, Euskadiko Txapelketaren lehenengo jardunaldian, Ardoiko ordezkaritzak ongi merezitako bi dominekin itzuli zen etxera. 
     Lehenik, Maitane Melerok zilarrezkoa eskuratu zuen 3000 metroko proban, Cristina Petite gaindituezinaren atzetik, marka pertsonala eginez, 9´54".

     Eta gero, 60 metroko finalean Mikel Rived izan genuen hoberenen artean, baina ez zen horrekin konformatu eta bere marka hobetuz, hirugarren izan zen eta brontzea eraman zuen.

     Honetaz gain, beste ardoikide asko ere izan genituen Anoetan, 800 eta 3000koan batez ere.

     Eta igandean, Raul Amatriainek brontzeko domina lortu zuen 1500eko lasterketan, 4 minututik behetik,  (3´57"67) eta denbora hori hobetu dezakeelako itxura eman zuen gainera.

 Zorionak guztioi zuen lasterketengatik

Emaitza guztiak 

 
  2007 Otsailaren 12    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña