Herri Lasterketak barra barra
 

    Nafarroan bederen, Otsaila oso urria da lasterketa herrikoien aldetik. Martxoan bai, nonnahi agertzen da lasterketa bat, edozein herritan egiten dute berea. Asteburu honetan bertan, esate baterako, Faltzes HIriko Krosa dugu,  eta hurrengoan Lekunberrin, gero Etxauri, Azkoienen eta zerrenda luze bat, aukerarik gabe inor ez geratzeko.

    Horixe beraz, Faltzesen ba dugu lasterketa, baina Nafarroatik aterata aukera gehiago, Arabako Urturin, edo baita Ormaiztegin, eguraldiarengatik atzeratu zen Sahararen aldeko lasterketa edo baita, Txingudiko lasterketa ere. Eskaintza ugaria.

    Pasa den astean, jada, ardoitar batek podiumera igotzea lortu zuen Hernanin:  Patxi Orofino, bosgarrena eta lehenengo beteranoa. Zorionak. 

    Gainera, larunbatean, Oviedon  Espainiako Pista Estaliko Juvenil Txapelketa abiatuko da, ardoitar bat dugula irteera zerrendan, Pertikan, Marina Beroiz, partehartzaileen bostgarren marka hoberenarekin joan dela.  Animo Marina!

 
  2010 Martxoaren 12    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 Usuario
 Contraseña