Nafarroako Errekor Absolutua, Saioa Ortiz-ek
 

    Asteazkenean, arratsalde osoan zehar hotz ezezaguna sufritu behar izan genuen arren Larrabiden, ardoiko pertigista den Saioa Ortiz-ek izar argitsua bihurtu zen, izan ere, atleta nafar batek inoiz egin ez duen jauzia burutu bait zuen,  3´61m nafar errekor absolutoa.

    Marina Beroiz eta Laura Izquierdok oso maila oneko markak egiten ari ziren arren, Francis Hernandezen taldean entrenatzen ari diren pertigista guztiak bezalaxe, Saioari entrenatutako guztia jauzi batean erakustea falta zitzaion, eta sekulakoa lortu zuen,... eta hasiera baino ez da!

    Zorionak Saioa !!

    Baina ez zen hautsi zen errekor bakarra izan, Francis Hernández berak ere, pertigisten taldearen entrenatzaileak, Espainiako marka bat hobetu zuen, 4.41 m.rekin, M45 beteranoen mailakoa.

    Bestalde, eguraldi txarra izanda ere, marka pertsonal batzuk gehiago ikusi ahal izan ziren, 200 metroan  Borja Morcillok, 5000an Nerea Abregok, rankinean lehena marka honekin, eta 800ean Moisés Irisarri eta Laura Moneok.

Emaitzak

    Bestalde, Durangotik, 4x100 erreleboko frogan parte hartu zuen laukote ardoitarraren argazkia bidali digute. Lasterketa Durango Uria Beteranoentzako Criteriumean egin zen eta gure laukote, nahiz eta oso sutsu konpetitu, deskalifikatua izan zen.
Ikasteko denbora dute... oso gazteak dira eta oraindik.

 
  2010 Maiatzaren 14    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 Usuario
 Contraseña