Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa
 

    Pasa den asteburua txapelketa atletikoz beteta egon zen: Urrezko 3 domina irabazi ziren pista estalian (Ane Gonzalezek eta Javi Sanzek 60 lisoetan, biak marka bikainekin, eta Javi Nagorek 1500 metrotan); Kros Motzean, neskak taldeka bigarren postua lortu zuten, Maitane Melerok zilarrezko domina eta Javier Nagorek brontzezkoa irabazi zituzten. Orain, otsailaren lehen asteburuan (3an hain zuzen), Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa ospatuko da Lizarran.

    Distantzia beste historia bat izango da, 11 kilometro baino gehiago egin behar izango baitituzte gure fondistak. Tokia, paregabea da: Lizarrako “Los Llanos” parkea. Eguraldia aldatzen ez badu, lokatz asko egotea espero da zirkuitu osoan zehar. Hau gozamena!

   Hori bai, hoberena amaierarako uzten dugu, Txus Velazek Obanoseko elkartera gonbidatzen baikaitu, Ardoitar bazkari bat egiteko. Bazkaria antolatzen hasteko, jakin behar dugu zuetako zenbat etorriko zareten, beraz, ezinbestekoa izango da izen ematea, 10 euroko seinale bat Ezpeleta anaien dendan utziz. Izen emateko azken eguna, asteazkenak 30.

 
  2013 Urtarrilaren 29    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña