Azkoitia-Azpeitia
 

Oso marka onak Azkoitia-Azpeitian

     Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia larunbat honetan jokatu da eta, beti bezala, Espainiako eta, batzutan, munduko elitearen ordezkaritza artean, atleta nafar asko izan ditugu.

     Aurten, bederatzi ardoitar izan ditugu helmugan eta bederatziak ere denbora onekin. Patxi Orofino, 5. beteranoa, eta Carlos Lizoain eta Xatur Ezpeletaz gain, hauek, egunero bere markak hobetzen ari direla, sorpresa ona Ardoi eskolako entrenatzaileak eman diguna.  Eduardo Ustarroz, Edu, ez dakigu noiztiko bere estrenaldia konpetizioan, sekulako 1h 16´44" marka egin zuen, askorentzat ametsa ere ez dena. Itzaleko superklase bat ote dugu?

     Gainera, Ardoikoak aparte, nafarren marken artean, bat nabarmendu zen bereziki. Ana Casares-ek Nafarroako errekor ofiziala gainditu zuen 1h 15´16 denbora ezarriz. Ana eta Estela Navascués, beste nafarra, Gaztela-Leoi federazioan fitxaduna, Espainiako distantziako hoberenen artean sartu dira   (4. eta 5.  rankinean) ,  Marta Dominguez, María Abel eta Alesandra Aguilar handiak baino ez dutela aurretik. Chapeau!

Emaitzak

 
  2007 Apirilaren 3    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña