2007/2008 denboraldia hastear da!!!
 

2007/2008 denboraldia hastear da!!!

   2006/2007 denboraldia bukatuta, ohi den bezala, hurrengoa hasi da, 2007/2008.

   Amaitu den denboraldiaren balantzean, garaipen mordo bat gogoratuko ditugu, bai gure atleta askorenak banaka, errekorrak barne, baita taldeka lortutakoak ere, helduenak zein gazteenenak. Baina garrantzitsuena, eta hori denok irabazi dugu, urte osoan zehar denok eman dugun ilusioa eta gogoak, lasterketa eta lehiaketa bakoitzean, neskak zein mutilak, zaharrak eta umeak, lehenengoa zein azkena.  

   Eta lan berean jarraitzeko asmoa dugu, urte berria hasi, baina betiko gogo berberekin, kirolaz eta bertan landutako lagunetaz gozatzeko.

   Egutegia probaz beteta dagoela ikus dezakezue jada. Berehala Behobia datorkigu eta ez gara geldituko, izan ere asteburuero aukera bat baino gehiago izango dugu. Denboraldiaren hasierarekin batera, helduei fitxa egiteko tramitea ere datorkigu, Junior mailatik gora. Horretarako, iazko fitxa berritu behar duzuenok, urteko kuota ingresatu baino ez duzue egin behar,  azaroaren 6a baino lehen Nafarroako Kutxako ndoko kontuan: 2054 0137 11 9127751438 , noren izenean egiten den adieraziz. Edozein zalantza baldin baduzue, edota Ardoin izena ematen duzuen lehenengo aldia bada, deitu aldez aurretik bulegora, 948 181991 telefono zenbakian.

   Korrika egiten ikusiko gara!

 
  2007 Azaroaren 6    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña