PISTA ESTALIKO EUSKALHERRIKO TXAPELKETA
 

PISTA ESTALIKO EUSKALHERRIKO TXAPELKETA
(Kadete - Juvenil - Junior - Beterano)

       Astebur honetan zehar, Anoetako Belodromoan, Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa jokatu da, gazteenentzat eta helduenentzako.

       Iker Alonso, etorkizuneko fondoerdiko izarraHantxe ardoitar batzuk izan ditugu elastiko urdina izerditzen, bat maila bakoitzean, denak emaitza onak lortu dituztela.  Larunbatean  Ayrton Azkue izan zen Donostiara joan zena, Juvenilen 800 metroak egitera, bigarren geratzea lortu zuela 2'04"90 denborarekin.
        Igandean, kadeteetan Iker Alonso izan genuen, 600 metroko distantzian. Laugarrena geratu zen 1'35"90 markarekin.
        Beteranoetan, Kepa Rey izan zen kolore urdinak defendatzeko ordezkaria eta ez zuen gaizki egin, izan ere hirugarren iritsi zen,  2'14"56 erregistro duinarekin.
        Bukatzeko, juniorretan, 60 metroko proban  Javi Sanz-en erakustaldiarekin disfrutatu ahal izan genuen. Inolako aurkakorik izan gabe  6"95ko marka izugarria egin zuen, denboraldiko bere lehenengo agerraldian.

        Denok jakingo bide duzuen bezala, 2007-08 denboraldi honetatik, nafarrok ez dugu dominen lehian sartzen Euskadiko txapelketetan eta honen ondorioz gure taldekideak ez ziren podiumera igo, baina meritoa ez da inolaz ere aldatzen. Zorionak lauoi.

Nafar atleten emaitzak                                       Emaitz Osoak 

 
  2008 Urtarrilaren 14    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña