Lau domina nafarrentzat Oviedon
Beteranoen Espainiako Pista Estaliko Txapelketan, atleta nafarrek hiru domina eskuratu dituzte, bi (urrea eta brontzea) 60 metroko finalean (M-40), Felix Diaz eta Fco. Javier Goñi-rentzat eta beste bat 800 metroan (M-40 hau ere), ardoitarra den Alfonso Rey-rentzat, lasterketa taktiko batean bigarren postua lortu duela.
Zorionak hiru hauei ezezik Jesús Mauleón (Beste Iruña), Unai Albira, 60 m.l. (M35), Carlos Santamaría eta gure taldekide Kepa Rey-rentzat ere egin dituzten lasterketa ederrengatik. Keparen kasuan, bere marka hoberenetik oso hurbil geratu da gainera.
Igandean Joserra Cerrolaza da podiumera igo zen bakarra, baina, hori bai, urrea hartzera, altuera jauzian.
Emaitzak Argazkiak