Iruñeko Milia
 

Iruñeko Milia suspendituta

    Gezurra badirudi ere, aurten ez da jokatuko Iruñeko Milia. Pena bat da, izan ere fondoerdiko eliteko atletak Iruñean ikusteko aukera bakarra baitzen denboraldi osoan eta, gainera, Ardoi Challengearen azken proba baitgenuen aurten. Berdintsu gertatu zen pistako azken proba programatuarekin, uztailaren 16ko  Larrabideko kontrola.

    Beraz, Challengea amaitutzat eman daiteke, nahiz eta puntuatzeko aukera dugun oraindik , irailaren 27a arte, Egutegi nazionaleko proba batean parte hartuta. 27an sailkapena itxita geratuko da. Aurten, Javier Sanz ezik, abantaila handiegia daramala, lehenengo posizioetako aldeak oso urriak izan dira eta emozioa bukaera arte mantendu da. Izan ere, ez dago dena oraindik erabakita.

    Hori bai, parte hartzea, aurreko urteetan bezalaxe, zoragarria izan da eta ardoitarrak aurkitu ditugu proba gehienetan. Afariaren egunean ospatuko dugu, denok elkarrekin. 

 
  2008 Irailaren 12    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña