Herri Krosa Ilunberrin
 

Iturbero Krosa Ilunberrin    Heldu den asteburuan denetako probak ditugu aukeragai, modalitate guztietan gainera, bai asfaltoaren gainean, bai basabideetan, baita tartanean ere. Izan ere, urte osoan zehar astebururik beteena izan daiteke datorren hau.  .

    Larunbatean herri lasterketak goiz eta arratsaldez dauzkagu, hauen artean azpimarratzeko Altsasuko Milia, bere hamargarren edizioarekin, eta pistako proba asko Iruñetik hurbil, nahiz eta Nafarroan jokatzen den bakarra Kirol Jokuen Proba Konbinatuen finala den. 

    Igandean beste proba pila bat aukeratzeko. Horien artean, Iturbero Krosaren beragerpena, gure taldekide den Oskar Primo eta beste lagun batzuren eskutik, lasterketa ederra Ilunberriko kale eta inguruetan zehar. 
   Hantxe izango gara animatzen garen guztiok.

                                 Iturbero Krosaren informazio gehiago

 
  2009 Maiatzaren 28    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña