Neska kadeteak distiratsu El Prat-en
 

Ardoi emakumezko talde kadetearen zati bat    Pasa den larunbatean gure kadeteetako hiru neska El Prat-era abiatu ziren, Espainiako Txapelketa Kadetean bere indarrak proban jartzera. Eta, bizitako esperientzia ederra ez ezik, oso maila ona erakutsi zuten, finaletan sartuz eta txapelketa bikaina eginez. 

    Marina Beroiz pertika proban aritu zen, seigarren postu oso on bat lortuz, 3´01 m.ko markarekin. Postua hobetzeko bere marka hobetu beharko zuen,  3´10ean duela. 
    Bestalde, Maialen Morcillo 300 m.h.etan parte hartu zuen eta nahiz finalerdietan erori, lasterketa bikaina egin zuen. 
    Gainera Uxue Martínez bi probatan izan genuen, altuera, finalean 5.a izan zela eta 100 m.hesietan, non, serieetan oso ongi ibili ondoren, finaleko azken hesian erori zen eta deskalifikatu egin zuten. Oso ongi. 

    Beraz, txalo handi bat gure kadeteentzat, bai hiru hauek bai etxean geratu zirenentzat, izan ere, talde oso ona osatzen bait dute, etorkizunari begira pozaldi handiak zin egiten duena. 
    Zorionak!

Emaitzak

 
  2009 Urriaren 21    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
 Usuario
 Contraseña