Elkarrekin egunero entrenatzen...
 

...maitasuna sortu zen

    Larunbat honetan, beste lasterketa batzuk ezezik, ospakizun dotorea dugu, ezkontza bat, entrenamenduen lagunen artean gainera. Kirol honek, gustora egiten denean, eta laguntza onarekin, batez ere, honelako gauzak sortzen ditu...

    Senargaiak, diotenez, neska Ardoikoekin entrenatzen hasi zen egunean, inoiz baino azkarrago entrenatu zuen, "hegan" egin zuen, arrano bat bezala, Cupidok bultzatuta. 
    Eta emaztegaia... erresistentzia ederra duela soberan erakutsi du (aguantea bederen bai), zerbaitengatik da aurtengo Nafarroako Kross Txapelduna....  
    Edozein modutan, atletismoak bi gaztetxo hauen artean maitasunaren miraria sortu zuen aspaldian eta ba zen garaia urrats hau emateko. 

    Beraz, EGUN ONA IGARO,  Marta eta Agilutxo, Agilutxo eta Marta... ZORIONAK!

 
  2009 Urriaren 23    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña