Nafarroako Federazioaren zirkular berri baten arabera, Iruñerrian, otsailaren bukaeran jokatu behar zen Banakako Kros Txapelketa bertan behera geratu da.
Gauzak honela, bi aukera baino ez zaigu geratzen Nafarroan Krosa egiteko, hilaren 31koa Tuteran, Kros Luzea, banaka eta taldeka eta Kros Motza, igandean Altsasun, hau ere banaka eta taldeka.
Igandean, hasteko, behar den legez, urdinez bete behar da Dantzaleku. Horretarako Zizurreko Polikiroldegian geratu gara, goizeko 10etan, lasai abiatu ahal izateko.
Larunbat goizean ere, ardoitar talde on batek Anoetako belodromoan konpetituko dute. Bidaia ongi antolatzeko goizeko 9etan geratu dira, beti bezala, Zizurreko Polikiroldegian.
Ordurarte!