Larunbatean iritsi lehenengo berri pozgarria. Uxue Martínez, 1´60ko jauzi batekin Espainiako txapelduna altuera jauzian !!!
Eta igandean berri zoragarri gehiago, emaitza guztiak jaso genituenean. Beste domina bat gure neskentzako: Ane Gonzalez brontzekoa irabazi du 60 metroan, 8'10" markarekin. Kanporaketak igaro bitartean ez da nabarmendu, baina finalean gora joan da eta, dena emanez behar zen momentuan hirugarren sartu da.
Brontzeko domina!!!
Gainera, Eider Azkoaga 60 m.h,etan, Uxue Martínez bezalaxe lasterketa onak egin arren finalerdietan geratu dira eta Maialen Morcillo, nahiz larunbatean luzeran jauzi ona ez zuen aurkitu, Hirukoitzan marka pertsonal berri batekin zazpigarren izan da. Bikaina!
Izugarriak lau neska hauen erakusketak, oso harroi gaude zuekin! Eta zorionak baita Pitirentzat ere, neska talde honek ikasiz eta atletismo ona eginez disfrutatzen lortu duelako.
Gainera, atleta nafar gehiagok lortu dituzte dominak: Garazi Jiménez, Tafallakoa eta Sara Blanco, Pamplona At.ko zizurtarra, zilarra eta brontzea hurrenez hurren Tetratloian. Zorionak!
Emaitzak