Hamar domina nafarrentzat Beteranoen Txapelketan
 

    Hamar domina, hauetako zortzi urrezkoak lortu zituzten beterano nafarrek Zaragozan jokatu zen Espainiako Pista Estaliko Txapelketan.

    Félix Diaz (urre 60 m.hesietan eta brontzea 200 metran M45), Juanjo Royo (urre 60 m.hesietan eta Luzera M35), Jose Ramon Cerrolaza (zilarra Altueran M35), Francis Hernández (urre Pertikan M45), Xabier Les (urre Luzeran M40) eta Marisa Marcotegui (urre Pertikan F40), hauek guztiak Pamplona Atl.koak eta Khalid Abouzara (urre 60 m.hesiak M40) Ribera Atl.koa  eta independientea den Ignacio Santamaria (urre Luzeran M55) izan ziren dominadunak.

    Honakoan ardoitarrek ez zuten saririk lortu domina bezala, baina bai norgehiagoka onak eginez. Lehenengoak fondistak izan ziren 3000 metroan; bertan Iñaki Bakedano bere kategoraiko 'Top Ten'en sartu zen, eta bai Jesús Velaz bai Patxi Garcés, Ignacio García eta Ignacio Pérez  hurbil ibili ziren. Fondoerdian Rey anaiak, Alfonso eta Kepa 6. eta 13. egin zuten 800ean eta igandean 1500 metroan Kepa M45an eta Peio Ezpeleta, Patxi Garcés eta Alfonso M40an egon ziren. Bukatzeko, berriro ere Peio eta Alfonsok parte hartu zuten, honetan 200 metroak eginez.

    Zorionak guztioi

 
  2010 Otsailaren 27    
aurrekoa Berri zerrenda hurrengoa
 
     
 
Untitled Document
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
 Usuario
 Contraseña