Igandean, Berriozarreko XXV Lantzeluze Krossean, probaren antolatzaileek homenaldi bat egin zioten Patxi Orofinori lasterketa honekiko bere fideltasunarengatik, edizio mordo batean parte hartu duela. Irteera lerroan oroitzapeneko plaka bat eskeini zioten, aurresku hunkigarri batekin batera, parte hartzeko ziren atleta herrikoi talde handiak lagunduta.
Lasterketan Patxik hirugarren postua eskuratu zuen, lehenengo beteranoaren saria hartzera podiumean izan genuela. Halaber, Silvia Ocaña laugarren izan zen maila absolutuan eta bigarren seniorraren saria jaso zuen. Garaipenak Antonio Etxeberria eta Rosa Luenarentzat izan ziren maila absolutuan.