Javi Sanz eta Maitane Melero, finalera
Gure bi taldekideak primeran egon dira gaur Valentzian jokatu den Espainiako Pista Estaliko Txapelketako finalerdietan.
Lehenengoa Javi Sanz izan zen 400 metroetan, marka pertsonala eta finalera pasa direnen bigarren marka eginez, 48"19 zoragarria. Geroago, Maitane bostgarren izan zen bere finalerdian 4'34"87 denbora on batekin, baina bigarren seriea bukatu arte itxaron behar izan zuen pasea egiaztatzeko. Bihar, biak finalean!
Baina, horretaz gain, gainerako atleta nafarren artean ere oso emaitza onak ikusi ahal izan ditugu. Hauen artean zilarrezko domina bat Rebeca Azconarentzat Hirukoitzan eta Nafarroako errekor absolutu bat, Ana Gayarreren partetik, 2'09"85 800 metroetan, biharko finalerako txartelarekin lagunduta. Gainera, bi pertikalariek, Laura Izquierdo eta Saoia Ortiz zizurtarrak oso marka ona egin dute bere lehiaketan.
Zorionak denori. Bihar gehiago.
Nafarren emaitzak